Erregistro-estatistikak
1996. urteaz geroztik, Erregistratzaileen Elkargoak Erregistroko Estatistikak - CPE zerbitzua eman du, bere estatistika-prozesuen zentroaren bitartez: Centro de Procesos Estadísticos (CPE). Zentro horretan, Jabetza eta Merkataritza Erregistroek bidalitako datuak erabiliz, egoerari buruzko estatistikak eta estatistika estrukturalak egiten dira: bai sozietate- eta merkataritza-arloari buruzkoak (Merkataritza Erregistroa), bai higiezinen merkatuari buruzkoak (Jabetza Erregistroa).
Txostenen eta ikerlanen aztergaiak dira ziklo ekonomikoan eragin zuzena izan duten erregistro-egintzak.
CPE zentroa hainbat erakunderen datu-iturria da, eta haiekin aritzen da elkarlanean. Erakunde horiek dira, besteak beste, Espainiako Bankua, Sustapen Ministerioa, Estatistika Institutu Nazionala (INE), bai eta Autonomia Erkidegoetako beste estatistika-instituzio batzuk ere.
-
osteguna, 07 otsaila 2013
