Contents limits

Inskribatzea

Arau orokor gisa, agiria finka dagoen Jabetza Erregistroan aurkeztu behar da. Hala ere, denbora aurrezteko eta agiria fisikoki eman aurretik, urrutik aurkeztu ahal da honako kasu hauetan:

  • Agiria finka ez dagoen udal-barruti batean ematen baldin bada, herri horretako Jabetza Erregistrora joateko aukera dago, eta erregistro horren bitartez agiria aurkez daiteke. Bertan, eman beharreko pausoak jakinaraziko dizkizute.
  • Alderdietako batek eskatzen badu, notarioek Espainiako edozein erregistrotan aurkeztu ahal izango dituzte eurek baimendutako eskriturak.
  • Era berean, organo judizialek faxez Jabetza Erregistroetara bidali ahal izango dituzte ebazpen judizialak, arazo batean eraginkorrak izan badaitezke.


Halaber, agiria telematikoki aurkeztu ahal da. 

Aurkeztu den agiria inskribatu ahal izateko, zerga-eskakizunak aldez aurretik bete behar izan dira.  


Jabetzaren atalera itzuli

Contents limits
itxi