Legeria
Sinadura Elektronikoari buruzko 59/2003 Legea
3.1 artikulua: Sinadura elektronikoa forma elektronikoko datu-multzoa da. Datuak beste batzuekin batera jarrita edo elkarren artean lotuta daude, eta sinatzailea identifikatzeko erabil daitezke.
3.2 artikulua: Sinadura elektroniko aurreratua sinatzailea identifikatzeko balio duen sinadura elektronikoa da, eta sinatutako datuetan aurrerago egiten den edozein aldaketa aurkitzeko balio du; sinadura bakar-bakarrik sinatzaileari eta dagokien datuei loturik geratzen da, eta sinatzaileak bere kontrolpean manten ditzakeen baliabideen bidez sortu da.
3.3 artikulua: Sinadura elektroniko onartutzat hartzen da sinadura elektroniko aurreratua, onetsitako ziurtagiri batean oinarritua, eta sinadura sortzeko gailu seguru baten bidez sortua.
3.4 artikulua: Modu elektronikoan emandako datuei sinadura elektronikoak ematen dien balioa paperean emandako datuei eskuz egindako sinadurak ematen dien balio bera da.
Zer bermatzen du?
- Egilea
- Agiri elektronikoaren egilea egiaztatzen baitu.
- Osotasuna
- Agiri elektronikoaren edukia ziurtatzen du, eta inola ere manipulatu ez dutela bermatzen du.
- Konfidentzialtasuna
- Hartzailea izan ezik, beste inork ez baitu agiri elektronikoaren edukia ezagutuko.
- Ez-arbuio
- Agiria sinatu duenak ezin du ukatu sinatzailea bera dela.
-
osteguna, 07 otsaila 2013
