PAIT
Eginkizun bikoitza garatzea:
- Ekintzaileei aurrez aurreko informazio- eta aholku-zerbitzuak ematea, haien enpresa-ekimenetarako (SRL eta SLNE) izapide telematikoetan.
- Sozietate bat eratzeko administrazio-izapidea hastea, Agiri Elektroniko Bakarraren bitartez (AEB).
Hitzarmenarekin bat etorrita, honako zerbitzu hauek derrigorrean emango dizkiete Aholkularitzako eta Izapidea Hasteko Guneek ekintzaileei:
- SLNE eta SRL sozietate-motei buruzko informazioa: lege-esparrua, merkataritza-alderdiak, zerga-abantailak, kontabilitate-ezaugarriak, izapide-sistemak, arau aplikagarriak; eta horrez gain, merkataritza-araubide juridikoan indarrean dauden beste mota juridikoei buruzko informazioa.
- SLNE eta SRL mota juridiko enpresak eratzeko izapideak egiteko zerbitzua, sistema telematikoren bitartez.
- Enpresak sortzeko diru-laguntza publikoei buruzko informazioa.
- Kasuan kasu egokia den Gizarte Segurantzako araubideari buruzko informazioa: afiliazio-arauak, kotizazioa, laguntzak...
- Enpresa-plana tutorizatzeko zerbitzua.
- Enpresentzat interesgarria den informazio orokorra: finantzazioa, zerga-sistema, laguntza-programak, lan-kontratazioa, ikerketa, enpresen arteko lankidetza eta abar.
-
ostirala, 24 maiatza 2013Ayer se celebró el Acto de Jura de Aspirantes al Cuerpo de Registradores de la Propiedad y Mercantiles de España...
-
asteazkena, 05 abendua 2012
