Pribatutasun-gidalerroak

Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraikiz, jakinarazten opendata.registradores.org webgunea erabiltzean (aurrerantzean, "Webgunea") ematen dituzun datuak Tratamenduaren arduradun gisa tratatuko dituela COLEGIO DE REGISTRADORES DE LA PROPIEDAD Y MERCANTILES DE ESPAÑA elkargoak (aurrerantzean, "CORPME"), Q-2863012-G IFK eta elkargoaren egoitza Calle Príncipe de Vergara, 70, 28006 - Madrid aldean dituena.

CORPMEren Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko, bidali mezu elektroniko bat dpo@corpme.es helbidera.

Behartuta al zaude datu pertsonalak ematera?

Webgunea bisitatzeak ez du esan nahi erabiltzailea norberari buruzko informazioa partekatzera behartuta dagoenik. Haatik, Webgunean erabilgarri dauden zerbitzu batzuk informazio pertsonala jasotzen duten inprimaki batzuk biltzearen edo betetzearen araberakoak dira.

Webguneko inprimakietan biltzen edo eskatzen diren datuak eskatutako zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoak dira. Beharrekotzat jotzen diren datuak ematen ez badira, baliteke arestian aipatutako zerbitzuak behar bezala eskaini ezin izatea. Halaber, datuak borondatez eman ahalko dituzu zerbitzu horiek modu ezin hobean erabil daitezen.

Bestalde, Webguneko funtzio jakin batzuk erabili ahal izateko datu pertsonalen tratamendua onartu behar da.

Zein helbururekin eta zenbat denboraz tratatuko ditu CORPMEk erabiltzailearen datu pertsonalak?

CORPMEk helburu hauei jarraikiz tratatuko ditu Webgunearen bidez zure eskura jartzen diren zerbitzuak eskaini ahal izateko ematen dituzun datu pertsonalak:

  • Sareko erregistroaren kasuan, CORPMEk eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko erabiltzaile-kontu baten sorrera kudeatzea da helburua. Zerbitzu horien bidez, askotariko erregistro-zerbitzuak izapidetzen dira (hala nola Jabetza Erregistroan, Merkataritza Erregistroan eta Ondasun Higigarrien Erregistroan egindako izapideak, ziurtagiriak eta zure eskura jarritako bestelako zerbitzuak), baita zerbitzu horiek eskaintzetik eratorritako ordainketak ere. Horrez gain, Webgunearen erabileraren analisia eta erabiltzaileek Webgunearen bidez egindako zerbitzu-kontratazioa egiten dira.
  • Blogaren kasuan, erabiltzaileek egiten dituzten iruzkinen eta oharren argitalpena kudeatzea da helburua.
  • CORPMEren egiaztapen-zerbitzuaren kasuan, helburua sinadura elektronikoaren zerbitzua eskaintzea da.
  • Dokumentuen sareko kontsultaren kasuan, Webgunearen bidez erabiltzailearen eskura jartzen diren dokumentuak bilatzeko zerbitzuaren kudeaketa da helburua.
  • Sareko oposizioen kasuan, helburua oposiziogileen informazio-eskaera kudeatzea da, baita erabiltzailearentzat agian interesgarria izango den informazioa ematea ere.
  • Harremanetarako helbide elektronikorik eman bada, egindako eskaerari erantzutea izango da helburua.
  • Webgunearen erabilerraztasunaren inguruko eskaeren kasuan, erabilerraztasun-baldintzei buruz egindako komunikazioak, informazio orokorraren eskaerak edo gaiarekin lotuta aurkezten diren kexak zein erreklamazioak kudeatzea izango da helburua.
  • Arreta telefonikoko zerbitzuen kasuan, baliteke CORPMEren bezeroarentzako arreta-zerbitzura egindako deiak kalitate-arrazoiengatik grabatzea.
  • Elkargoaren zerbitzuak erabili ondoren CORPMErekin sinatutako lankidetza-hitzarmen bat sortuz gero, tratamenduaren helburua zerbitzu horiek eskaintzea izango da; tratamenduaren legitimizazioa administrazioarekin edo kasuan kasuko entitatearekin sinatutako hitzarmenean dago oinarrituta.
  • Zerbitzuak eskaintzearren CORPMEk kontratatu dituen hornitzaileen kasuan, kontratatutako zerbitzua garatzen, behar bezala eskaintzen eta kontrolatzen dela ahalbidetzea izango da tratamenduaren helburua; horretarako, besteak beste, enpresaren baliabideetarako eta instalazioetarako sarbidea emango da. Tratamenduaren legitimizazioa hornitzailearekin sinatutako kontratuan dago oinarrituta.
  • Txatbotaren zerbitzuaren kasuan, egindako kontsultetarako emaitzarik egokienak emateko helburuarekin erabiliko dira bildutako datuak (IP helbidea eta interesdunaren profila). Jakinarazten zaizu ezin dituzula eman eskatzen ez diren edo zerbitzuaren helburuekin zerikusirik ez duten datu pertsonalak; hau da, ezin da eman CORPMEk edo Erregistroek eskainitako zerbitzuen inguruko informazio orokorrik. CORPME ez da zerbitzuarekin erlazionatuta ematen diren gehiegizko edo zerikusirik ez duten datuen erantzule izango. Halaber, CORPMEren interes legitimoa dela medio, baliteke elkarrizketa aurrerago aztertzea txatbotak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzearren eta haren erabileraren bidez erabiltzailearentzako arreta hobetzeko beharrezkoak diren eguneratzeak aplikatzearren. Estatistika anonimoak ere sortu ahalko dira, CORPMEk zerbitzuari ematen zaion erabilera ezagut dezan.
  • Gainera, jakinarazten dizugu Webgunearen funtzio batzuk COOKIEEN erabileraren araberakoak direla. Hortaz, haiek erabiltzea ukatu baduzu, Webgunearen erabilerarekin erlazionatutako informazio jakinaren tratamendua egingo da. Cookieen erabilerarako baldintzak ikusteko, joan Cookieen gidalerroetara.

Edozein zerbitzu eskatzean edo adierazitako funtzioak erabiltzean, tratamendu jakinei buruzko informazio xehatuagoa emango zaizu.

Zenbat denboraz tratatuko ditu CORPMEk datu pertsonalak?

Erabiltzailearen datuak eskatutako zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira. Zerbitzuak eskaintzen amaitu ondoren, eskainitako zerbitzutik eratorritako balizko erantzukizunetarako legeak eskatzen dituen epeetan gordeko dira datuak.

Erregistratutako erabiltzaileen kasuan, sortutako kontuaren baja eskatzen den arte mantenduko da datuen tratamendua.

Kalitate-arrazoiengatik egindako telefono-deien grabaketen kasuan, datuak gordetzeko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da.

Txatbotaren kasuan, IP helbidea eta profilaren datuak saioa amaitu ondoren ezabatuko dira. Elkarrizketa aurrerago aztertzeko gordeko da, zerbitzuaren kalitatea hobetze aldera, gehienez hilabete batez. Ondoren, elkarrizketak blokeatuta mantenduko dira urte batez, balizko erreklamazioei erantzun ahal izateko.

Erabiltzailearen datuen zer kategoria tratatuko ditu CORPMEk?

Webgunean erabilgarri dauden zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoak diren datu pertsonalak horretarako zerbitzu edo inprimakian adierazten direnak izango dira.

Zein da erabiltzailearen datuen tratamenduaren legitimizazioa?

Erabiltzailearen datuen tratamendua (CORPMEk egiten duena) Webgunearen bidez erabiltzailearen eskura jartzen diren zerbitzuak jasotzeko erabiltzaileak egindako eskaeran oinarritzen da, edo, hala badagokio, helburu jakinetarako eskatzen zaion baimenean, zeina edozein unetan ken baitezake. Halere, baimena kentzeak ez dio eragingo aurretik egindako tratamenduen zilegitasunari.

Txatbotaren erabileraren kasuan, elkarrizketa CORPMEren interes legitimoarengatik aztertuko da emandako zerbitzua hobetzeko eta estatistikak sortzeko. Gainera, balizko erreklamazioei erantzuteko gordeko da.

Zein hartzaileri jakinarazten zaizkie erabiltzailearen datuak?

Erabiltzaileak emandako datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, kasu hauetan izan ezik: eskatutako zerbitzuak emateko beharrezkoak direnean edo erabiltzaileak berariaz onartu duenean datuak jakinaraztea. Bi kasu horietan, egoeraren berri emango zaio erabiltzaileari haren datu pertsonalak jakinarazi baino lehen.

Zein da erabiltzailearen erantzukizuna?

CORPMEri ematen dizkion datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak izatearen erantzule izango da erabiltzailea. Hori hala izan dadin, ematen dituen datu guztien egiazkotasunari erantzungo dio erabiltzaileak, eta emandako informazioa behar bezala eguneratuta mantendu beharko du, haren benetako egoeraren isla izan dadin.

Halaber, Webgunearen bidez emandako informazio faltsuaren edo zehaztugabearen, eta CORPMEri edo hirugarrenei eragiten dizkieten zuzeneko zein zeharkako kalte-galeren erantzule izango da.

Zein dira erabiltzailearen eskubideak?

Bere eskubideak egikaritzeko, erabiltzaileak edozein unetan eta guztiz doan bidal dezake idazki bat CORPMEren helbidera edo dpo@corpme.es helbide elektronikora, "Datuen babesa" erreferentzia emanda eta nortasun-agiriaren fotokopia bat erantsita. Besteak beste, eskubide hauek egikari ditzake:

  • Emandako baimenak kentzea
  • Haren datu pertsonalak atzitu.
  • Datu zehaztugabeak edo osatugabeak zuzendu.
  • Haren datuak ezabatzeko eskatu, beste arrazoi batzuen artean, datuak haien bilketaren helburuetarako jada beharrezkoak ez direnean.
  • Datuen tratamenduaren mugaketa eskatu CORPMEri, datuen babeserako araudian aurreikusitako baldintzetako bat betetzen denean.
  • Haren datuak eramatea eskatu.
  • Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (agpd.es) erreklamazio bat jarri, CORPMEk datuen babeserako aplikagarria den araudiak aitortzen dituen eskubideak urratu dituela uste duenean interesdunak.

Segurua al da datu pertsonalak ematea?

Une oro, CORPMEk konfidentzialtasun osoz eta datuei dagozkien sekretu-betebeharra gordeta tratatuko ditu erabiltzailearen datuak, aplikagarria den araudian xedatutakoarekin bat. Horretarako, datuen segurtasuna bermatzeko, eta haiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe atzitzea saihesteko neurri tekniko eta antolakuntzazkoak hartuko ditu, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta datuei dagozkien arriskuak kontuan izanik.

Alda daitezke pribatutasun-gidalerroak?

CORPMEk beretzat erreserbatzen du pribatutasun-gidalerro hauek aldatzeko eskubidea, haiek bidezkoak diren lege-berritasunetara egokitze aldera. Kasu horietan, egindako aldaketak iragarriko ditu Webgunean, gidalerroak indarrean jarri aurreko arrazoizko epe batean.

Azken eguneratze-data: 2023ko otsailaren 2a

Príncipe de Vergara, 70 28006 Madrid 912701796 soporte.usuarios@corpme.es Guía de Uso