Zerbitzuaren erabilera-baldintza eta -zehaztapenak
Irakurri arretaz dokumentu hau. opendata.registradores.org URLan kokatuta dagoen webgunearen (aurrerantzean, "Webgunea") erabilera-baldintzak ezartzen dituen, eta haren sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen dituen Lege-oharra osatzen du dokumentu honek..
Webgunea atzitzean, erabiltzean edo bertan nabigatzean, bisitaria erabiltzaile bihurtuko da (aurrerantzean, "Erabiltzailea"), eta Erabiltzaileak berariaz eta erreserbarik gabe onartuko ditu Lege-ohar honetako baldintza guztiak. Onarpen horrek idatzita dagoen eta sinatu den beste edozein kontratuk duen baliozkotasun eta eraginkortasun berak izango ditu.
Webgunea atzitzen edo erabiltzen, edo bertan nabigatzen duten pertsona guztiei eskatuko zaie onarpen hori kontuan izatea eta gordetzea. Xedatutako baldintzekin ados ez bazaude, ez atzitu edo erabili Webgunea, edo ez nabigatu bertan.
Identifikazioa
- Titularra: COLEGIO DE REGISTRADORES DE LA PROPIEDAD Y MERCANTILES DE ESPAÑA (aurrerantzean, “CORPME”)
- IFZ: Q-2863012-G
- Elkargoaren egoitza: C/Príncipe de Vergara, 70 28006 – Madrid
- Helbide elektronikoa: contacto@registradores.org
Aplikazioaren helburua eta esparrua
Lege-ohar honek Webgunearen sarbidea eta erabilera, eta Webguneko nabigazioa arautzen ditu, eta horrek ez dio eragingo CORPMEk Webgunearen edukia, aurkezpena eta konfigurazioa (baita Webgunea atzitzeko edo erabiltzeko beharrezkoak diren baldintzak) aldatzeko beretzat erreserbatuta daukan eskubideari. Lege-ohar honetako baldintza eta zehaztapenetan egiten diren aldaketak Lege-oharra agertzen den modu berean edo Erabiltzaileei zuzendutako komunikazio batean argitaratuko dira. Aldaketak indarrean jarri ondoren Webgunea atzitzean edo erabiltzean, edo bertan nabigatzean, aldaketok onartuko dira.
Izaera juridiko propioa eta gaitasun osoa duen zuzenbide publikoko entitate bat da CORPME (legeak babestua eta Estatuak aintzatetsia). Haren helburu nagusia Estatu osoan jarduten duten erregistratzaileen jarduera profesionala koordinatzea da, beren funtzioak behar bezala gauzatzen dituztela bermatzeko.
Arrazoi horrengatik eta bere estatutu orokorren bidez CORPMEk bere gain hartzen dituen atribuzioengatik, Webgunea eskaintzen, administratzen eta kudeatzen du erregistratzaileen funtzioak ordezko modu eta modu eraginkorrean gauzatzeko bide bat eskaintzeko. Gainera, bide horrek Erregistro fisikoaren bidez eskatzen diren zerbitzuen ondorio berberak izango ditu.
Jabetza Erregistroari dagozkion informaziotik, programetatik edo datuetatik eratorritako edukiak eta zerbitzuak (aurrerantzean, "Zerbitzuak") eskaintzen dituen web-atari bat eskaintzen du Webguneak, funtzionatzen hasten den unetik aurrera. Bulego tradizionaletan zuzenean ematen diren zerbitzuen kualifikazio eta begirune bera izango dute zerbitzu horiek.
Hala ere, baliteke eduki jakinetarako sarbidea eta zerbitzu jakinen erabilera baldintza zehatz batzuen araberakoa izatea, eta baldintza horiek argiro azalduko dira. Baldintza zehatz horiek Lege-ohar honetako baldintzak ordeztu, osatu edo, hala badagokio, alda ditzakete. Kontraesanik badago, baldintza zehatzak gailenduko dira beti eta edozein kasutan.
Erabiltzailearentzako arreta
CORPME, Webgunearen eta haren bidez eskaintzen diren Zerbitzuen merkaturatzearen arduraduna denez, Erabiltzaileentzako arreta-zerbitzu bat jartzen du Erabiltzaileen eskura. Zerbitzua astelehenetik ostiralera, 09:00ak eta 18:00ak bitartean, egongo da erabilgarri, eta haren bidez Zerbitzuen harpidetzarekin egindako kontsulta, kexa eta iradokizunei arreta emango zaie.
Zehazki, Erabiltzaileen eskura jarritako harremanetarako bideak Identifikazioaren atalean adierazitakoak dira.
CORPMEk ahalik eta lasterren erantzungo die jasotako erreklamazio edo kontsultei
Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak
Webgunearen eta hango edukien gaineko eskubideak
Webgunearen eta bertan eskaintzen diren eduki guztien jabetza intelektualaren eta industrialaren ustiatze-eskubideen titularra da CORPME, edo eskubide horiei dagozkien lizentziak ditu; besteak beste, adierazteko helburuarekin eta hauetara mugatu gabe: plataforma bera, testuak, argazkiak edo ilustrazioak, logotipoak, markak, grafismoak, diseinuak, interfazeak edo bestelako edozein informazio zein eduki, eta Webgunearen bidez erabilgarri dauden zerbitzuak.
Ez da inongo kasutan ulertuko Erabiltzaileak Webgunea atzitzean edo erabiltzean, edo hartan nabigatzean CORPMEk bere eskubideei uko egingo dienik, haiek transmitituko dituenik, eskubideen lizentzia emango duenik edo eskubideen lagapenik (erabatekoa zein partziala) egingo duenik. Webgunea atzitzean, Erabiltzaileak Webguneko eduki edo zerbitzuen gaineko erabilera-eskubidea jasoko du, etxeko esparruan eta Lege-ohar honi jarraikiz zerbitzua jasotzeko helburu bakarrarekin.
Erregistratutako marka edo izen komertzialak, edo bestelako ikur bereizgarriak (CORPMEren zein hirugarren enpresen titulartasunekoak) ezin dira erabili CORPMEren edo haien legezko titularren baimenik gabe. CORPMEk kontrakoa berariaz eta idatziz adierazten ez badu, Webgunea edo hango edukia atzitzeak edo erabiltzeak, edo bertan nabigatzeak ez dio emango Erabiltzaileari Webguneko ikur bereizgarrien inguruko inongo eskubiderik.
Erreserbatuta geratzen dira Webguneko edukien gaineko jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubide guztiak. Bereziki, debekatuta egongo da Webguneko edukiak (guztiz zein partzialki) helburu publiko eta komertzialetarako aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, publikoki jakinaraztea, beste batzuen eskura jartzea, eraldatzea edo zabaltzea, edozein bideren bidez eta edozein forma erabilita. Horretarako guztirako, CORPMEren (edo, hala badagokio, kasuan kasuko eskubideen titularraren) aldez aurreko berariazko baimen idatzia eduki behar da.
Halaber, debekatuta egongo da Webguneko edukien gaineko eskubideen titularrak identifikatzen dituzten copyright-aipamenak edo bestelako kredituak ezabatzea edo manipulatzea, bai eta eduki horietan txertatutako babes-gailu teknikoak, aztarna digitalak edo edozein babes- edo informazio-mekanismo ere.
Estekak
Beste webgune batzuetarako estekak.
Baliteke Webgunean beste webgune batzuetarako estekak agertzea botoien, esteken, banner-en, kapsulatutako edukien edo abarren bidez. Zuzenean hirugarrenek kudeatzen dituztela jakinarazten du CORPMEk. CORPMEk ez du Webguneko esteken bidez eskaintzen diren beste plataforma batzuek emandako informazio, eduki, produktu edo zerbitzu guztiak aldez aurretik ezagutzeko, kontrolatzeko edo onartzeko ahalmenik, ez eta horretarako giza baliabiderik edo baliabide teknikorik ere.
Horrenbestez, CORPMEk ezingo du bere gain hartu Webguneko esteken bidez eskaintzen diren beste plataforma edo web-orri batzuekin erlazionatutako alderdien inguruko erantzukizunik; zehazki, adierazteko helburuarekin eta hauetara mugatu gabe, ez du plataforma edo web-orri horien funtzionamenduaren, edo bertako produktu eta zerbitzuen sarbidearen, datuen, informazioaren, fitxategien, kalitatearen eta fidagarritasunaren, plataforma edo web-orrien esteken edo, oro har, edukien gaineko erantzukizunik izango.
Zentzu horretan, Erabiltzaileek hirugarrenen web-orri horien bidez gauzatutako jarduerak legez kanpokoak direla, edo moralaren zein ordena publikoaren kontrakoak direla benetan badakite, hornitzaileari horren berri eman beharko diote lehenbailehen, web-orri horietarako sarbidea ematen duten estekak desgaitze aldera.
Edozein kasutan, Webgunetik kanpoko web-orri batera daramaten esteka ezartzeak ez du esan nahi CORPMEren eta kanpoko web-orri horren arduradunaren artean inongo harremanik, lankidetzarik edo mendekotasunik dagoenik.
Beste plataforma, webgune edo sare sozial batzuetan dauden Webgunera eramaten duten estekak.
Askotariko tresna eta aplikazioen bidez (batik bat banner-en bidez), Erabiltzaileei beste orri batzuetatik Webgunea atzitzeko aukera ematen duten estekak jarriko ditu CORPMEk Erabiltzaileen eskura, baita sare sozialetako banner-ak ere. Esteka horiek jartzearen helburu bakarra Erabiltzaileei Webgunerako sarbidea erraztea da.
Esteka horiek jartzeak ez du esan nahi CORPMEren eta estekaren plataformaren titularraren, fabrikatzailearen edo banatzailearen artean inongo harremanik dagoenik, ezta CORPMEk plataforma horietan dauden edukiak edo zerbitzuak onartzen eta ontzat ematen dituenik. Plataformaren titularra, fabrikatzailea edo banatzailea izango da arestian aipatutako eduki eta zerbitzuen erantzule bakarra.
CORPMEk ez du inoiz partekatuko Facebook-ekin, Twitter-ekin edo Webgunean txerta daitekeen beste sare sozial batekin erabiltzaileen informazio pertsonalik. Informazio pertsonalaren helburu bakarra Lege-ohar honetan eta Webgunearen pribatutasun-gidalerroetan ezarritakoa da. Zentzu horretan, Erabiltzaileak plataforma horiei eman nahi dien informazio guztia bere erantzukizunpean emango du, eta CORPMEk ez du esku hartuko prozesu horretan.
Baliteke esteka horiek aktibatzearen eta erabiltzearen ondorioz erabiltzailea kasuan kasuko plataforman autentifikatu behar izatea (login edo pasahitz baten bidez). Plataformak Webgunetik kanpo eta CORPMEren kontroletik kanpo daudela gogorarazten da. Kanpoko sare horietan sartzean, CORPMEk kontrolatzen ez duen ingurune batean sartuko da erabiltzailea. Beraz, CORPMEk ez du ingurune horien segurtasun-konfigurazioaren gaineko inongo erantzukizunik bere gain hartuko.
CORPMEk kanal horietan dagoen edukiaren gaineko kontrolik ez duenez, Erabiltzaileak aitortu eta onartu egiten du CORPMEk ez duela web-orri horietan Erabiltzaileak agian atzitzen dituen edukiaren edo zerbitzuen gaineko erantzukizunik, ez eta web-orri horietan dauden bestelako edukien, produktuen, zerbitzuen, publizitatearen edo materialen gaineko erantzukizunik ere. Hortaz, Erabiltzaileak zuhurtasunez jokatu beharko du estekatutako kanaletan dauden informazioa, edukiak eta zerbitzuak baloratzean eta erabiltzean, baita kanal horietan partekatu nahi duen norberaren edo hirugarrenen informazioarekin.
Erabilera-arauak
Debekatuta dago (eta, beraz, ondorioak erabiltzailearen erantzukizuna izango dira) Webgunea legez kanpoko edo baimendu gabeko helburuekin atzitzea edo erabiltzea, irabazi ekonomikoak egon ala ez. Zehazki, baina zerrenda honetako elementuetara mugatu gabe, honako hauek daude debekatuta:
- Webgunea haren funtzionamenduan edo hirugarren baten ordenagailuan kalteak, etenak, eraginkortasunik ezak edo akatsak eragiten dituen modu batean erabiltzea.
- Webgunea birusak, kode gaiztoa edo kaltegarriak diren programak zein fitxategiak transmititzeko, instalatzeko edo argitaratzeko erabiltzea.
- Webgunea CORPMEren edo hirugarren baten eskubideak urratzen dituen modu batean erabiltzea.
- Webgunea difamaziozkoa, iraingarria, arrazista, trauskila, laidogarria, pornografikoa, lizuna edo mehatxatzailea den, edo pertsonei min egin diezaiekeen edozein material zabaltzeko edo argitaratzeko erabiltzea.
- Webgunea legez kanpoko moduan, eta fede onaren, moralaren eta ordena publikoaren kontrako moduan erabiltzea.
- Beste profil bat erabilita edo mezu baten jatorriarekin lotutako nahastea eragin dezakeen beste edozein ekintza gauzatuta eta, ondorioz, hirugarrenen profilak faltsututa Webgunea atzitzea edo harekin interakzioan jardutea identitate faltsu bat dela medio.
- Webguneko edozein atal, Webgunera konektatutako beste sistema edo sare batzuk edo CORPMEren edozein zerbitzari baimenik gabe atzitzea, pirateatzearen edo faltsutzearen, pasahitzak ostearen edo legez kontrakoa den beste edozein bideren bitartez.
- Webgunearen edo Webgunera konektatutako edozein sareren, edo Webgunean ostatatutako edukiei atxikitako segurtasun- edo autentifikazio-neurriak saihestea edo saihesten saiatzea.
- Webgunearen azpiegituraren, CORPMEren sistemen edo sareen, edo Webgunera konektatutako sistemen eta sareen neurrigabeko edo alferrikako asetasuna eragiten duen ekintzaren bat gauzatzea.
- Ageriz faltsuak diren datuak idaztea, nahiz eta Erabiltzaileak horren berri ez izan.
Erabiltzaileak aurreko betebeharretako bat betetzen ez badu, baliteke CORPMEk zuzenbideak babesten dituen dagozkion neurriak hartzea, bere eskubideak edo betebeharrak egikaritzean. Hortaz, baliteke Erabiltzaile arau-hauslearen kontua kentzea edo blokeatzea, eragindako kalte-galerengatik inongo ordainik jasotzeko aukera egon gabe.
CORPMEk beretzat erreserbatzen du legearen, moralaren eta ordena publikoaren kontrakoak diren eduki, ekarpen edo iruzkin guztiak kentzeko eskubidea; besteak beste, adierazteko helburuarekin eta hauetara mugatu gabe: pertsonaren duintasuna urratzen dutenak, diskriminaziozkoak, arrazistak edo xenofoboak direnak, gaztaroaren edo haurtzaroaren kontrakoak direnak, pornografikoak direnak edo segurtasun publikoaren kontrakoak direnak. Edozein kasutan, CORPME ez da foro, txat edo parte hartzeko beste tresna batzuen bidez Erabiltzaileek emandako iritzien erantzule izango.
RErantzukizunak eta bermeak
CORPMEk ezin du bermatu Webgunean dagoen informazio guzti-guztiaren fidagarritasuna, erabilgarritasuna edo egiazkotasuna, ez eta Webgunearen bidez eskura jartzen den dokumentazioaren erabilgarritasuna edo egiazkotasuna ere.
Horrenbestez, CORPMEk ez ditu hauek bermatzen eta ez da hauen erantzule izango: (i) Webgunearen edukien jarraitutasuna, (ii) eduki horietan errorerik ez egotea, (iii) Webgunean edo hura hornitzen duen zerbitzarian birusik edo bestelako osagai kaltegarririk ez egotea, (iv) Webgunearen zaurgarritasunik eza edo Webgunerako hartzen diren segurtasun-neurriak saihesteko ezintasuna, (v) Webgunearen edukien erabilgarritasunik edo errendimendurik eza eta (vi) CORMPEk ezartzen dituen baldintzak, arauak eta argibideak urratzen dituen, edo segurtasun-sistemak urratzearen ondorioz edozeinek norberari edo hirugarren bati eragiten dizkion kalteak.
Hala eta guztiz ere, CORMPEk aitortzen du Webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta sistemaren erroreak gutxienekora murrizteko beharrezko neurri guztiak hartu dituela, haren posibilitateen eta teknikaren egoeraren barruan, bai ikuspegi teknikotik, bai argitaratutako edukien ikuspegitik. Birusak eta bestelako osagai kaltegarriak egotea eta Erabiltzaileen sistema informatikoetara zabaltzea saihesteko neurri guztiak hartu dituela ere aitortzen du.
CORMPEk ez du bermatzen hirugarrenek Webgunea dela medio emandako edukien zilegitasuna, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna. Erabiltzaileak zilegi ez den, legez kanpokoa edo kontrakoa den, edo hirugarrenen eskubideak hauts ditzakeen edukiren bat dagoela badaki, berehala emango dio horren berri edukiaren hornitzaileari, dagokion neurriak har ditzan.
CORPME ez da kanpoko iturburuetatik datorren informazioaren (Webgunean argitaratutakoa) egiazkotasunaren, osotasunaren edo eguneratzearen erantzule izango, ez eta Webgunera daraman banner bat daukaten beste plataforma batzuetan dagoen informazioaren erantzule ere. CORPMEk ez du hartuko bere gain inongo erantzukizunik arestian aipatutako informazioa erabiltzetik erator litezkeen balizko kalteei dagokienez. Webgunearen Erabiltzaile batek zilegi ez den, legez lanpokoa edo kontrakoa den, edo hirugarrenen eskubideak hautsi edo urra ditzakeen ekintzaren bat gauzatuz gero, horren erantzule izango da, eta hornitzailea ez da haren ekintzen erantzule izango.
Webgunea etetea
CORPMEk beretzat erreserbatzen du edukirako sarbidea, eta edukiaren nabigazioa, erabilera, ostatatzea eta deskarga, edo Webguneko zerbitzuen erabilera bertan behera uzteko, aldatzeko, murrizteko edo eteteko eskubidea, aldez aurretik horren berri eman badu edo ez, baldin eta Erabiltzaileek Lege-ohar honetako xedapenen bat urratzen badute. Kasu horretan, Erabiltzaileek ez du inongo ordainik eskatzeko aukerarik izango.
Konfidentzialtasuna eta datuen babesa
2016ko apirilaren 27ko EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA BATZORDEAREN 2016/679 ERREGELAMENDUARI (EB) jarraikiz, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena, Erabiltzailearen datuen tratamendua Webgunearen pribatutasun-gidalerroen arabera egingo da.
Xedapen orokorrak
Klausulen goiburuek informatzeko soilik balio dute, ez diote eragingo Lege-oharraren interpretazioari, eta ez dute Lege-oharraren interpretazioa kalifikatuko edo zabalduko. Halaber, CORPMEk hemen zehaztutako baldintzak eta zehaztapenak alda ditzake. Aldaketak Lege-oharra agertzen den modu berean edo Erabiltzaileei zuzendutako komunikazio batean argitaratuko dira.
Hortaz, Lege-ohar honen indarraldia haren esposizio-aldiarekin bat dator (hura guztiz edo partzialki aldatu arte). Une horretatik aurrera, aldatutako Lege-oharra indarrean jarriko da.
CORPMEk aldez aurretik abisatu gabe alda ditzake Erabiltzailearen esku jartzen dituen zerbitzuak. Eskainitako zerbitzuren batek baldintza partikularrik badu, behar bezala jakinaraziko zaizkio erabiltzaileari, eta erabiltzaileak zerbitzua eskaini baino lehen onartu beharko ditu.
Halaber, CORPMEk Webguneko edukietarako sarbidea edozein unetan amaitu, bertan behera utzi edo eten dezake, aldez aurretik abisatu beharrik gabe. Kasu horretan, Erabiltzaileak ez du inongo ordainik eskatzeko aukerarik izango. Webgunea desagertu ondoren, Lege-ohar honetan arestian aipatutako edukien inguruko erabilera-debekuek indarrean jarraituko dute.
Epaitegi, auzitegi edo administrazio-organo eskudun batek Lege-ohar honetako xedapenen bat baliogabetzat edo aplikaezintzat hartzen badu (guztiz zein partzialki), baliogabetasun edo aplikaezintasun horrek ez dio eragingo Lege-oharreko gainerako xedapenei.
CORPMEk Lege-ohar honetan aipatutako eskubide edo xedapen bat erabiltzen ez badu ere, horrek ez du esango eskubide edo xedapen horri uko egin dionik.
Legeria aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna
CORPMEren eta Webgunearen erabiltzailearen arteko harremanak arautu behar dituzten legeak eta harremanok ezagutu behar dituen jurisdikzioa ezarriko ditu indarrean dagoen araudiak. Halere, alderdiak Webgunearekin lotutako edo Webgunetik eratorritako auzi-kontu guztietarako foru jakin baten pean jar daitezkeela ezartzen badu araudiak, egitateen unean indarrean dagoen Espainiako legeria aplikatuko da. Horrez gain, CORPME eta Erabiltzaileak Madrilgo (Espainia) epaitegi eta auzitegien pean jartzen dira, eta berariaz uko egiten diote beharbada dagokien beste edozein foruri.
Gure zerbitzuen erabileratik eratorritako erreklamazioak jartzeko, bidali mezu elektroniko bat Identifikazioa atalean adierazitako helbidera. Gatazkarako konponbide lagunkoi bat aurkitzen saiatuko gara beti.
Harremanetarako helbidea
Baldintza orokor hauen edo beste alderdiren baten inguruko azalpenik behar izanez gero, helbide hauek dituzu eskura:
Sede Colegial del Colegio de Registradores de la Propiedad y Mercantiles de España.
Calle Príncipe de Vergara, 70 28006 Madrid.
Telefono bidezko arreta: 91 270 17 96
e-mail: administrador@corpme.es